XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez da ba arritzekoa, bere oitura oni jarraituaz, Galilea aipatzen badu Jesus berpiztuaren agertoki bezala.

Mateok iru aldiz dakar Galileara joateko abisu hori (Mt 26, 32, 28, 7; 28, 10).

Baiña Markosgatik esan duguna esan diteke emen ere: Galilea-zale dela Mateoren ebanjelioa.

Gaiñera, Mateok zerbait geiago esaten digu.

Orra: Joan ziran, ba, amaika ikasleak Galileara, Jesusek esandako mendira (Mt 21,16).

Noiz ta nun ta nola eman zien Jesusek abisu au? Jerusalenen Apostoluei emandako agertzeren batean ez ote?.

Dena dela, Mateo ere Galilea-zale dugu, eta ez da arritzekoa autatu duen kristofania hori Galilean gertatua izatea.

Baiña orrekin ez du esan nai Jerusalenen ez dela bat ere agertzerik izan; aitzitik, Galileako orri erantsi dizkio (dirudianez), an gertatutako agertze batzuen zenbait zertzelada.

(Esate baterako, duda mudak zertarako aipatzen ditu emen? Tomasen kasua gogoan duelako ez ote? Baiña au Jerusalenen gertatu zan).

Irugarren urratsa: Jerusalenen ere izandu zirela agertzeak

Lukasek eta Joanek kontatzen dizkiguten agertzeak siñestea merezi dutela: au frogatzea izango da irugarren urratsa.

Tradizio zahar zaharraren laburpena dugu San Paulok dakarren fede aitorrera (1 Cor 16, 3-7)].

Orain, bada, bai Lukas eta bai Paulo bat datoz testigu nagusien izenak ematean.

Ortik atera dezakegu Lukas tradizio zaharrari lotzen zaiola agertze oiek Jerusalenen kokatzen dituenean.

Fede-aitorrera artan Pedro eta Amabiak aipatzen dira lehenik.

Izan ziran, noski, Jerusalenen eta pazko egun berean, beste agertze batzuk ere: ala nola, Maria Madalenari eta Emausera zijoazten bi ikasle aiei.

Maria Madalenaren agertzeaz gorago mintzatu giñan.